#galderaserioa — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #galderaserioa, aggregated by home.social.
-
Gauza bat, zein iruditzen zaizue izan daitekeela #DiarioEuskadi salatzeko erakunde egokia? Kontsumobide? ZIbertzaintza? Esan nahi dut:
-Desinformazioa
-Eduki lapurreta
-Beste hedabideen lizentzien urraketak
-Kazetari profil faltsuakSalagarria da, ala #normalberria?
-
@bertol edozein lanbidetarako balio du galderak? #galderaserioa
-
Kontuz, @ElenaLaka, orain beste 'abizen' bat daukat fedibertsoan :-)
Eta #galderaserioa: doako abokatuaren figura albistekoa bezalako kasuetan ere existitzen da? Hau da, ez neure burua defendatzeko, baizik eta nik salaketa edo demanda edo dena delakoa jartzeko?
-
Nola aurreikusten da zenbat paper erabiliko ote duzun? #galderaserioa
Historiala, azken afaria, paperaren xamurtasun eta lodiera... aldagai asko daude.
Eta ez duzu pasa nahi. Baina batez ere EZ DUZU MOTZ GERATU NAHI. -
@theklan @txerren nondik atera duzue? Badago manifestu/webgune/ISO9000 estandarrik edo halakorik? #galderaserioa
-
@txargain hori ez da apur bat "hirugarren landarea"? #galderaserioa
-
Badira artikulu zientifikoak frogatzen dutenak auto elektrikoaren isuriak, bizitza zikloan, konbustio motorrarenak baino (dexente) baxuagoak direla.
Baina ahotsgoran, ardura politikoduna den inork ez du EAEn horrelakorik, asteon, esan.
Eta igoal tokatzen zen, ala?
#galderaserioa -
@Biozale1 erreala kluba da? Athletic zaleren batek aipatu izan dit Espainiako ligan bi talde bakarrik daudela klubak direnak (Athletic eta... Real Madrid?). Horrek esan nahi omen du bazkideek botoa dutela-edo.
Beste talde guztiak suposatzen dut sozietate anonimoak direla?
Interesgarria iruditzen zait, zaleek botere bat edukitzea.
-
@gorka_bm realzalea zara, Gorka? Irakurri izan dizkizut mezuak gai horri buruz. Eta zu hain kontzientziaduna eta kritikoa eta abar izanda, suposatuko nukeen futbol profesionala arbuiatua izatea. Zure arreta ukatzea futbol talde (enpresa) horiei.
Beste enpresa batzuekin ez da erraz gertatzen "propio" sentitzea: Eroski? Fagor? CAF? Goiener? Izarkom? Petronor?
-
@porru https:// da, s-rekin, ezta?
Eta zergatik? Ez litzateke hobe funtzionatzea gabe ere?
-
Greba deialdietako jarraipenaren % nola kalkulatzen da? Artikulu batean hau irakurri dut amaieran:
"Sindikatuek Jaurlaritzari leporatu diote kopurua jaitsi izana gutxieneko zerbitzuak eta gaixo dauden langileak ez dituelako kontuan hartzen."
Baina sindikatuek %75 izan zela esaten dutenean, zerbitzu minimoak eman zituztenek greba egin nahi zutela kontatu dute? Hala bada gaizki egina, ze greba egin nahi ez zutenen artean moldatzen dira.
-
@txerren X-k lagunduta irabazi duela diozu? #galderaserioa
-
Alderdi Egunean ere TicketBai egongo da? #galderaserioa
-
@trikutik bai eh? Bere garaian onerako izan eta intentzio onarekin egin zen abestia, baina denborarekin karka gelditu delako? #galderaserioa
-
@argia insta eta tik-token lata eman behar ote, diru publikoarekin? #galderaserioa
-
"Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro inbertituko ditu ertzainak euskalduntzeko"
Eta ezin da euskara eskakizuna jarri ertzain sartzeko? #galderaserioa, igual ez dago kandidatorik?
Gainera, gauza ez da badakien edo ez, baizik eta euskaraz jendea intimidatzeko gai den.
Ez dago ezer komikoagorik totelka autoritatea markatu nahi duen polizia bat baino. Horregatik da hain zaila ertzain batek euskaraz egitea "babestu" nahi duen herritarrari.
-
@txerren baina aholkulari batek (alderdiko ordezkari batek ez bezala) iritzi pertsonalak nahi dituen bezala zabaldu ditzake, ezta? Kontratu bat egin dion enpresa bezala da EAEkoPodemos berarentzat, ezta? (Horrelako iritziak zabaltzeagatik kaleratuko ez duen enpresa, bide batez).
Edo bai: bere iritziak alderdiarenak bezala hartu behar dira?
-
@theklan hizkera naturala berea zela suposatzen zuen? Edo beste antzinako hizkuntza bat esan nahi du? #galderaserioa
-
ETB1en Mantxa Handia #dokumentala ikusten.
Interesgarria txapapotea Bizkaiko golkora zetorrela eta itsasoan bertan arrantzatzearen erabakia eta arrantzaleek egindako lana balioesteko.
Baina gaztelaniaz egindako dokumentala da eta euskarazko itzulpenak baditu akatsak... eta batez ere, ahotsak nortzuk egin zituzten?? Euskara ikasleek? 😳 #galderaserioa , oso intonazio arraroak egiten dituzte, garbi dago ez direla bikoizle profesionalak.
-
@txerren @theklan @koldotxu @desertorea @txo_elurmaluta #galderaserioa 'disruptivo' berari ze aditz dagokio? Disromper? Disruptar?