#fedibertsoaulertzen — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #fedibertsoaulertzen, aggregated by home.social.
-
Hola gent sàvia, una pregunta. Què és millor, Gancio o Mobilozon? Respecte a desenvolupament actual, força del projecte, estètica, quantitat de gent que l'usa...
@titi
@marcelcosta
@ander_dapo
...? -
Oso gutxitan gertatzen da, baina aste honetan Paperjalen izena eman duen pertsona bat gaztelaniaz liburu kritikak egiten hasi da.
Horrelakoetan egiten dugun legez, azalpena eman diogu berarentzat seguru aski beste Bookwyrm bat egokiagoa izan daitekeela.
Jendeak normalean ulertu ohi du 💖
Lehenbailehen abisatzen saiatzen gara, gure sare sozial batean gauza ugari egin eta gero migratzeko edo berriro hasteko lanik izan ez dezaten.
-
Kaixo! Azkenean ateko kartela jarri dugu eta horrekin batera hemen gure burua aurkezteko dugu! Urte batzuk aktibo daramadan serigrafia artisua bat gara, eta 2025eko urtarriletikan aurrera, Oreretako Beraungo auzoan gaude! Aurkezpen azkar bat bezala balioko zuen honek, ez? 😉 Beste egun batean gehiago kontatuko dizuegu...
#aurkezpena #goazenlagunok #fedibertsoaulertzen #kamisetak #xipisetak #serigrafiaartisaua #orereta #errenteria #beraun
-
Bukatu dugu!
Orain :pixelfed: https://pixelfed.eus webgunean sartzen bazara Zumaiako zerbitzaria kitzikatuko duzu! 😄
Arazorik sumatuz gero, abisatu!
-
@theklan @admin bazpare gorde daiteke hau #FedibertsoaUlertzen traolarekin (bai, konpultsiboki egiten dut 😅)
-
🪞 https://bird.makeup webguneak automatikoki sortzen dituen X-ko kontuen ispiluak Fedibertsotik jarraitu daitezke, baina ezin da haiekin interakziorik izan
🤔 Fedibertsoan ez dauden kontuen berri izateko baliagarria izan daiteke, baina sare libreetan dauden benetako kontuen kasuan nahasmena eragiten du
:mastodon: Horregatik https://TKM.eusen kontu ofiziala duten toki komunikabideen X-ko kontuen ispiluak blokeatu ditugu, @tokikomekin adostuta
-
Eup!
Batzuek beharbada izango duzue gogoa mastodon.social-en sortutako kontua mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus-era mugitzeko, adibidez.
Kontuak zerbitzariz aldatzea ("migratzea") 4 pausutan egiten den prozesu erraz-erraza da. Atzo utzi nizkizuen pausuz pausuko jarraibideak blogean ;)
https://teknopata.eus/2025/01/nola-migratu-mastodon-4-pausu/
-
@zital @txandrio social instantzian bazaude "Zuzeneko jarioa" edo denbora-lerro Lokala internazionalagoa izango duzu.
Aldiz, .eus instantzian egin duzun kontu honekin eus instantziakook bakarrik ikusiko gaituzu DL lokal horretan. Eta hori pasada bat da, arnasgune digital bat. Gero ya hasiko zara hango eta hemengo jendeari jarraitzen eta aberastuko duzu zure Hasiera jarioa (jarraitzen dituzunak etab.)
-
Euskal fedibertsoaren panorama bistaratzeko asmoz jarri genuen https://fedibertsoa.eus webgunea.
Aste honetako nobedadea azkar eguneratu ahal izan dugu, TKM instantzia ere zerrendan dago.
Zorionak emandako pausoagatik @tokikom !
-
Guk ere bat egiten dugu @fedibertsoaren aldeko nazioarteko kanpainarekin. #GoazenLagunok
:mastodoneus: Gure komunitateari eta fedibertsoari buruzko zalantza edo galderaren bat duzuen pertsona guztiei laguntzeko prest gaude beti. #FedibertsoaUlertzen
🤣 Hori bai, gogoratu gauez (gehienbat) lo egiten dugula.
:fedibertsoa: Ondo etorri lagunok! https://goazenlagunok.eus/
-
@iban gogoko egiten duzunean bestearijakinarazpena iristen zaio. Nik sarritan erabiltzen dut (gustatu zait esateaz gain) beste pertsonari adierazteko "ados nago" edo "ados, irakurri zaitut". Baina hori nire gauza da igual.
Laster markak dira zuretzat gordeta jasotzeko beste modu bat. Alegia, "egunen batean behar badut ere" edo "geroago irakurriko dut" gisa gordetzeko. Nik hala erabiltzen dut behintzat. Eta momentuz ez naiz inoiz joan errebisatzera! 🤣