home.social

#euskaraldia2025 — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #euskaraldia2025, aggregated by home.social.

  1. Zer esan “ninini” espektakuluaz.
    Ba eder-ederra dela. Lan handia antzematen dela eta emaitza bikaina dela.
    Barre-malkoa ez da beti erraza ateratzen, Andon-ek badauka formula. Nik(niknik) aspaldi neure burua trantze horretan ikusi barik.
    Eskertuta New York-Elgeta hegaldia hartu eta Espaloira etorri izanaz.
    #Bakarrizketa #elgeta #euskaraldia2025

  2. Bukatu da atzera kontua! Hemen dugu Euskaraldia! 🎊🌸 Txapa prest? 👂👄

    11 egun hauetan zehar erronka polita daukagu. Euskaldunak euskaldunari euskaraz!
    1. Lehen hitza beti euskaraz.
    2. Euskaraz badaki, erdaraz erantzun arren, eutsi euskarari!

    🗣️Eta zuk, euskaraz egin ala ez, eskatu besteei zuri beti euskaraz egin diezazuten!

    Goazen denok batera hizkuntza ohiturak aldatzera eta ekar ditzagun hauek euskarara!

    📢JANTZI TXAPA!

    #Euskaraldia2025 #Elkarmugituzegingodugu #belarriprest #ahobizi

  3. Iametzak Euskaraldian parte hartuko du entitate moduan! 🗣️👂

    📅 Ekimenaren laugarren edizioa izango da aurtengoa eta maiatzaren 15etik 25era ospatuko da.

    Iametzaren misio eta balioen artean, euskara giltzarri nagusienetako bat den heinean, honen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugu. Horregatik, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu. 🎯🚀

    Elkar mugituz egingo dugu

    Eman izena 👉 euskaraldia.eus

    #euskaraldia2025 #komunikazioa #teknologia #euskara