#euskalia — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #euskalia, aggregated by home.social.
-
@txikillana @desertorea nire familiako bat beti haserretzen da euskaraz horrelako liburuak falta direlako: potoloak, pretentsio handiegirik gabeak eta batez ere potoloak.
Euskal idazleek badute beti erronka moduko bat, liburu definitiboa idaztekoa, ezta? Edo zerbait berritzailea egitekoa, ez?
#Euskalia modukoak baina bikoitzak eta saga baten parte, horixe falta da @indezent @theindezents 😉😁
Eta Mastodonen balego Katixa Agirre eta bere Zentauroen jarraipena eskatuko nuke baita ere, noski.
-
@theindezents DBH1 beraz. Horiek 12-13 urtekoak direla uste dut.
DBH2ko bati #Euskalia irakurtzea proposatuko diot.
-
@Jokin_PA oraindik badago jendea gaztelaniaz aritzen dena? Ez dut ulertzen zergatik eusten dioten bigarren mailako hizkuntza bati. Baina tira, euskaldunoi ere badakizu zenbat egur eman ziguten, beraz errespeta ditzagun!
-
Ikusi dudanean @barberenearen #SuakErrekoEzBalu eta @theindezentsen #Euskalia etorri zaizkit burura: Ainhoa eta Joxe astigar erraldoiari benetan zer gertatu zitzaion ikertzen, Igone gustukoen duena egiten, artzainak, izar arteko bidaiak, eguzkitzeak, goardia zibilak... 😆
-
Han Portugal, hemen Espainia, eta tartean, #Euskalia :ikurrina: 🌞🌞
-
@inakisb 👆 #Euskaliatik aterea dirudi
Cc @theindezents -
@theindezents Bizkaia Irratian paperjale.eus-en inguruko elkarrizketa egin digute eta aipatu dut libururik iruzkinduena eta zer esan gehien eman duena, momentuz, #Euskalia dela! https://paperjale.eus/book/9/s/euskalia
Baina... ez nuen galdera espero eta zure izena esan behar nuenean buruko artxibotik atera ezinik geratu naiz. The Indezents esatea ez dut egoki ikusi. 🤣🤣🤣
Barkatu beharko nauzu aipamen erdia bakarrik egin izana (eta barre egin beharko duzu).
-
@joxe Joxe, barkatu baina #Euskalia idatzita dago dagoeneko @anagalarraga1
-
@theindezents #Euskaliaren laurden bat irakurrita, zientzia fikzio eta umore nahasketa asko gustatzen ari zait. Eta Wikipedian kontu interesgarriak begiratzen jarraitzen dut, adibidez, Inesa Gaxenen biografia:
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Inesa_Gaxen -
#Euskalia irakurtzen hasi eta segituan Ben Barka nor zen eta Nafarroarekin ze lotura duen Wikipedian begiratzeko beharra. Ondo hasi gara, #datsegit.
@theindezents
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mehdi_Ben_Barka#Iturengo_gorpuak -
@joxe Karkar, horrela bai! BTW, gaur Euzkitzek zutabe bat idatzi du eta dio zientzia-fikzioa ez dela inoiz bere gustukoa izan... Eta uste dut ez dakiela #Euskalia n bera agertzen dela 😁da@[email protected] @Euskalencodings
-
Zuek ere erosten dituzue liburuak oparitarako (baina dena plan maltzur bat da liburu horiek zuek irakurtzeko)?
Nik hori egin dut #Euskalia eta #GarietaGoroldiozko-rekin!
-
@theindezents amaieraren tonua, izan behar zuena, gustatu zait, bai. Eta nahiko gozatu dut orokorrean, baina bereziki Eñauten bilakaerarekin. Oso lan polita lehenengoa izateko, benetan. Beste zerbait etorriko da? #Euskalia.
-
#Euskaliaren amaiera irakurtzeke (bihar/etzi bukatzeko), lau ohar xume:
* Oso istorio eroa eta dibertigarria da.
* Ez da erraza liburu batekin barre eginaraztea eta lortzen du.
* Eñaut oso ondo eraikita dago (gainontzekoak ere, baina bereziki gustatzen zait Eñaut) eta Igonerena izugarria da (liburu bat ekarri dit gogora, baina zein den esatea izorrakia litzateke).
* Aipamen berezia merezi dute elkarrizketa naturalek.Amaiera perfektu batekin errematatzeko bide onetik zoaz, @theindezents. 😉
-
@theindezents Mikel, bai dedikatoria polita #Euskaliakoa, txo...