home.social

#euskalherriakelkartasuna β€” Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #euskalherriakelkartasuna, aggregated by home.social.

fetched live
  1. πŸ‡΅πŸ‡Έ Iruditzen zait Netanyahuk #NAZA dokumentalak "kontakizun faltsua, okerra eta alderdikoia, Israelgo Estatua kalumniatzen duena" eskaintzen duela esatea nahikoa arrazoi dela ikustera joateko.

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  2. πŸ‡΅πŸ‡Έ Badago esaten duenik uztailaren 4a palestinan sufritzen ari diren genozidioaren 1000. eguna zela. Argi dago kalkuluak ez dituztela oso ondo egin, izan ere, 27.539 egun gehixeago dira.

    πŸ€” 1948 urrunegi geratzen zaie batzuei. #Nakba #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  3. πŸ‡΅πŸ‡Έ Global Sumud Flotillako abokatu Haizea Ziluaga Larreategi eta Iker Sarriegi Etxabe abokatuek kereila kriminala aurkeztu dute Ertzaintzaren eta bere arduradunen aurka:

    β€œBingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

    πŸ‘‰ argia.eus/albistea/bingen-zupi

    @argia bidez.

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna #GlobalSumudFlotilla #ZupiriaDimisioa

  4. 1️⃣ Atzo gauean lurreratu zen Loiun Palestinara zihoan konboian parte hartu duen euskal aktibista.
    2️⃣ Harrera beroa egin zioten aireportuan.
    3️⃣ Ez zen Ertzaintza bertaratu.
    4️⃣ Ez zen istilurik izan.

    πŸ€·β€β™‚οΈ Bingeni norbaitek azaldu beharko lioke hori.

    #ZupiriaDimisioa #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  5. πŸ”΄ ZABALDU πŸ”΄

    Bihar 12:00etan prentsaurreko masiboa Arriagan eta 13:00etan manifestazioa Plaza Eliptikotik.

    ("Euskal Herria Global Sumud" Instagram profilean ikusia.)

    #GlobalSumudFlotilla #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  6. HAU ONARTEZINA DA!!! #GlobalSumudFlotilla #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

    Euskal Herrian Europako biztanleko polizia ratio handiena dago. 7 polizia 1.000 biztanleko; Europan, batez beste, 3 dira 1.000 biztanleko.

  7. Eusko Jaurlaritza auzolanean, sionismoa babesteko!!! 🀬🀬

    EAJ, kontrolatu poliziaren gehiegikeriak eta ATXILOTUAK ASKATU ORAIN!!! πŸ‡΅πŸ‡ΈβœŠ

    #GlobalSumudFlotilla #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  8. πŸ‡΅πŸ‡Έβ›΅ Sionistek ez dute ulertu nahi ekintzaile bat bahitzen duten bakoitzean beste hiru altxatuko garela Palestinaren aldeko aldarrian! ✊

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  9. β›΅πŸ‡΅πŸ‡Έ Ezin duzue imajinatu zein harro gauden herrian Arantzaz eta beste guztiez. Ongi etorri euskal herrira, lagunak!

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  10. β€‹πŸš¨ Baieztatu dugu: Bermeoko pertsona, #GlobalSumud|eko atxilotuen artean zegoena, onik da Kretan, Israelek beste 168 aktibistekin batera Greziara bidali ondoren.

    πŸ‡΅πŸ‡Έ ​Askok salatu dute kolpeak jasan dituztela, eta horren arrastoak dituzte gorputzean, eta beste bi pertsona atxilotuta jarraitzen dute oraindik Israelen.

    πŸ“’ Haien berehalako askatasuna exijitu behar dugu!!! #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

    Israel estatu terrorista!!!
    Gora Palestina askatuta!!!

  11. ​⛔ Israelek Global Sumud ontziak atzeman ditu Gazako kostaldetik ehunka kilometrora; komunikazioak moztu, zibilak bahitu eta nazioarteko uretan legez kanpoko aurrekari onartezina ezarri dute.

    β€‹πŸ‡΅πŸ‡Έ Atxilotuak askatu! Boikot Israel!

    β€‹βœŠ Nire eskerrik beroenak ekintza honetan parte hartu duten aktibistei, bereziki gure herrikideei. Harro gaude!

    ​#Palestina #GlobalSumud #EuskalHerriakElkartasuna

  12. πŸ›Ÿ #GlobalSumudFlotilla itsasoratu da, munduko kontzientzia esnatu eta Palestinako sarraskia salatzeko. Gobernuen pasibotasunaren aurrean, herri boterea martxan!

    πŸ‡΅πŸ‡Έ ​Milioika lagun gaude zuekin, itsas milia bakoitzean. Gora herrien arteko elkartasuna! Ez zarete bakarrik egongo. Zuek zarete gizateriaren duintasuna! Irabazi arte, kamaradak!

    ​#PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  13. β€‹πŸ›³οΈ #Greenpeace Gazako setioa apurtzeko nazioarteko mugimendura batuko da.

    β€‹πŸŒŠ #ArcticSunrise itsasontziak laguntza teknikoa eta operatiboa eskainiko du, Global Sumud Flotilla Mediterraneotik seguru igaro dadin eta elkartasun misioa bermatu dadin.

    β€‹πŸ‡΅πŸ‡Έ Albiste bikaina bakearen eta justiziaren bidean nabigatzen jarraitzeko.

    #️⃣ ​#Gaza #Palestina #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  14. πŸ‡΅πŸ‡Έ Justizia Palestinarentzat!

    🌍 ​Herritarrok bat egin behar dugu Israelgo apartheid eta genozidioaren aurrean erantzukizuna eskatzeko. Ezin dugu onartu zigorgabetasunik!

    βž• ​Bat egin #JusticeForPalestine ekimenarekin eta sinatu hemen:

    πŸ‘‰ justiceforpalestine.eu/

    πŸ«‚ 1.000.000 sinadura behar dira, eta zeurea ezinbestekoa da.

    ​#FreePalestine #EuskalHerriakElkartasuna

  15. @bertol @XabierSoto Bellum entzuten aritu naiz eta ze onak! Lagun guztiei emango diet aplikazio honen berri!!! πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘Œ

    #PalestinaAskatu #EuskalHerriakElkartasuna

  16. Sionistak, borreroak bezala, baditu milaka aurpegi. #BoikotCAF #BoikotIsrael #PalestinaAskatu #EuskalHerriakElkartasuna #1312

    (Gutxienez atxilotu bat gaurko Bilboko protestan.)

  17. πŸ‰ Gu beti Palestinarekin! Gu beti herriarekin!

    ‼️ Israelgo taldeek nazioarteko kirol txapelketetan parte hartzen ari direla salatzen jarraitu behar dugu, Israelek genozidioarekin jarraitzen duen bitartean.

    #Palestina #Gaza #Gernika #GenozidioaSTOP #GernikaPalestina #EuskalHerriakElkartasuna #GoraHerria

  18. ❀️ Ez zaituztegu INOIZ bakarrik utziko!

    πŸ‰ Bilbotik mundura: Euskal Herria Palestinarekin dago! Palestina askatu, boikot Israel!

    #Palestina #Gaza #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna #GenozidioaSTOP

  19. Bi pegata daramate gutxieneko zerbitzuak egiten ari diren langile gehienek: 1) nahitaezko zerbitzu minimoetan daudela, eta 2) Palestinaren alde daudela.

    #EuskalHerriakElkartasuna #GoraHerria #U15LangileokPalestinarekin

  20. Palestinaren aldeko lanuzteak senide bat zaintzen harrapatu nau. Ospitaleko langileek elkarretaratzea egiten ari dira, eta leihotik elkartu naiz ni ere.

    Edozein lekutik: #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #GoraHerria

    #EuskalHerriakElkartasuna #U15LangileokPalestinarekin

  21. πŸ‰ 9 urteko neskato honen hitz bakar batek munduko gobernuen adierazpen gehienek baino adore eta gizatasun handiagoa erakusten du.

    πŸ‰ Gora herria!

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #GlobalSumudFlotilla #EuskalHerriakElkartasuna

  22. πŸ”΄ Beste behin ere, argi geratu da: EAJk ez du urratsik ematen herriaren presioa sentitu ezean!

    πŸ‡΅πŸ‡Έ 2023ko uztailean Gernika-Palestinak aurkeztutako mozioaren kontra bozkatu zuten. Gaur, mozio horren ildoko adierazpenarekin bat egin dute.

    ➑️ lemoiz.eus/eu-ES/Albisteak/Orr

    πŸ›Ÿ Beraz, horrela jarraitu behar dugu: presionatu dezagun EAJ! Bizitzaren alde beti!

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #GlobalSumudFlotilla #EuskalHerriakElkartasuna

  23. πŸ”΄ Baliteke Israelgo itsas komandoko unitateak #GlobalSumudFlotilla ordubete baino gutxiagoan legez kanpo abordatzea.

    β›΅ GSFaren radarretan identifikatu gabeko 12 ontzi inguru daude 5-15 miliatara. GSFko ontzi batzuekin kontaktua galdu da, eta beste batzuk interferentziak jasaten ari dira seinalean.

    πŸ‰ Herriak ez ditu onartuko Israelgo krimenak!

    πŸ›Ÿ Gora #GlobalSumudFlotilla! Gure lagunak dira!

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  24. Gaur jaso dugu etxean @argia|ren zenbaki berezia, Palestinari buruzko hausnarketarako gonbidapena dakarkiguna.

    ​Bazkaldu orduko aurkibideari begiratzeko tartea besterik ez dut izan, baina begi-bistakoa da "aletxo" hau kaleratzeko atzean dagoen konpromisoa, esfortzua eta lan handia.

    ​Zorionak lantalde osoari! Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik; ezinbestekoen kategorian zaudete.

    Genozidioa gelditzeko... Israeli boikot!

    #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

  25. πŸ”΄ Gorde data: #EuskalHerriakElkartasuna!

    πŸ‰ Langileok bizitzaren alde, beti.

    πŸ‡΅πŸ‡Έ Palestinaren alde.

  26. 🀫 Bitxia da: urteetan zehar saiatu ziren gu konbentzitzen "Protesta egiteak ez du ezertarako balio..." eta gaur egunkari guztien azalek Palestinari buruz hitz egiten dute.

    πŸ‰ Agian alferrikakoak ez ziren protestak, aitzakiak baizik.

    ⚠️ Egunkari fatxei atzokoa eztarrian ez trabatzea opa diet. Gehiago datorrelako.

    #GenozidioaSTOP #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #GernikaPalestina #EuskalHerriakElkartasuna

  27. πŸ‰ Gogoratu gaur ez dela ezer bukatu!

    πŸ‡΅πŸ‡Έ Etzi, ostirala, #Palestina|ren aldeko elkarretaratzeak herri guztietan. Eta, larunbatean, hitzordua Santurtzitik Bilbora (non ibiltzen ziren lehengo sardinerak).

    #GenozidioaSTOP #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.