#errotarriak — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #errotarriak, aggregated by home.social.
-
@garaolaza Pozten nau gustatu izanak. Ni #Andatzaren magalean bizi naiz. Askok arrazoi historikoengatik pinu landaketekin lotzen dute, baina badira paraje politak ere. Lursailen parte handiena Aldundiarena da. Trikuharri mordoa dago, baita #Orreagako mugarriak ere, eta errotarri-harrobiei dagokienez EHko leku aipagarrienetako bat da. Borondate politikoa egonez gero, bertako basoa sustatuz, #Pagoetako Parke Naturala luzatzeko aukerak ikusten ditut. Donostiatik gertu dago... #errotarriak
-
@sanz_azkue @txapisotegi #Andatzaren magalean bizi eta bertan dexente ibilitakoa naiz. Errotarriren bat aurkitu eta Javi Castrori jakinarazi izan diot. Lan handia egin zuten berak, Yoseba Alonsok eta Asier Agirresarobek mendiaren historia dokumentatzen
"#Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak" txostenean behin baino gehiagotan aipatzen da #Aramako Ibares errota
173. orriko argazkian agertzen dena Txapisen argazkiko erdikoa dela esango nuke
https://www.usurbil.eus/documents/83434/0/Usurbilgo+mugarriak+eta+Andatzako+errotarri-harrobiak+%28txostena%29/065cd613-a095-10ec-1903-31004de09699
#Errotarriak -
Gaur goizean #Andatzako errotarri harrobi zaharrei buruz gehiago ikasteko aukera izan dugu Aranzadiko Javi Castro eta Yoseba Alonso ikerlariekin.
Argazkian Andatza 6 harrobian bukatu gabe utzitako errotarri baten inguruan Javiren azalpenak entzuten (nik aurkitu nuen errotarri hau 😎)
https://usurbilkultura.eus/eu/ikuskizunak/andatzako-errotarriak-ezagutzeko-bisita-gidatua-javi-castro-eta-yoseba-alonsorekin
#errotarriak