#digitalizazioa — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #digitalizazioa, aggregated by home.social.
-
Hezkuntza eta teknologia: oreka bilatzen ✍️📚
Izarkom kooperatibak #Altxaburua eta #Argia-rekin lankidetzan, aditu-talde baten txostena gida praktiko bilakatu du, hezkuntza digitalean hausnartzen laguntzeko.
iKUSI EDO DESKARGATU GIDA HEMEN: https://www.izarkom.eus/doitu-gida/
GIDAREN AURKEZPENA: Abenduak 5 11:00etan Talaia DA!
#Hezkuntza #Teknologia #Digitalizazioa #EuskalHerria #Izarkom #AltxaBurua #HezkuntzaDigitala #telekomunikazioburujabetza
-
📓 #GardentasunAlgoritmikoa|ri egindako ekarpen xumea.
✍️ «Batzuek diote algoritmo baten funtzionamendua erakusteak segurtasuna arriskuan jar dezakeela. Hala ere, honek sekretismoa eta segurtasuna nahasten ditu.»
➡️ Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala https://etzi.pm/algoritmoen-kontrola-gure-eskubideak-defendatzeko-lubaki-digitala/
#Algoritmoak #Eskubideak #Gardentasuna #Digitalizazioa #JustiziaAlgoritmikoa
-
📢 Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio @civio|ri: Espainiako Gobernuak BOSCO-ren iturburu kodea entregatu beharko du (bonu soziala nork eskuratu dezakeen zehazten duen algoritmoa).
⚖️ Jurisprudentzia sortzen duen epai hau urrats historikoa da.
🚫 #GardentasunAlgoritmikoa! Kutxa beltzek ezin dute eskubide sozialen inguruan erabaki!
-
> #Hezkuntzaren #digitalizazioa, haren ezaugarriak eta intentsitatea, eztabaida publikoaren fokuan dagoen gaia da, munduko beste hainbat txokotan bezala, Euskal Herrian ere. #HezkuntzanLibrezale taldeak urteak daramatza auzia jorratzen, eta gaur-gaurkoz eztabaida bide onean kokatuta ikusten duen arren, bide-orri horrekiko konpromisoa eskatzen du.
-
Catherine L'Ecuyerrek nire zinemako aipu faboritoa ekarri du #hezkuntzaren #digitalizazioaren auzira: «Les preocupaba tanto si podían o no hacerlo, que no se pararon a pensar si debían» (Ian Malcolm, #JurassicPark). Hau da, galdera ez da gailuak debekatu behar ditugun ala ez, baizik eta zer demontre gertatu zaigun ikasgelan sartzeko, hala egitea komeni ote zen baloratu gabe.
Bikaina hitzaldia, merezi du 👇
https://mastodon.eus/@lore_abarik/113980411058213406 (@lore_abariken bitartez)
-
Miren Etxezarreta ekonomilariaren ezagutza funtsa Ordiziako Udalean eta sarean egongo da aurrerantzean:
@ereiten, Ordiziako Udala, Talaios kooperatiba eta Miren Etxezarreta elkarlanean jarri zituen @oscarmoron lankideak sustatutako solasaldiak. Emaitza denontzat da.
«Vivir luchando por una alternativa es la mejor manera de vivir una vida que merezca la pena ser vivida.»
-
Lehen kontaktua: RocketBook Core koaderno ‘adimentsua’
Publikoak hala eskatuta, aspaldiko ohitura bat berreskuratu dut eta probatzen ari naizen azken trepetatxoaren analisi txiki bat ekarri dizuet beste bideo horroroso batean. Eh! Peertube kanala estreinatzeko balioko du, gainera!
https://peertube.eus/w/v7TyGMpNZGsn5nUDLf5aoo
Laburbilduz, RocketBook Core hau koaderno ‘adimentsua’ edo konektatua dela esan daiteke. Bi bereizgarri nagusi ditu:
- Behin eta berriz berrabil daiteke. Boligrafo mota jakin batekin erabili behar da (Pilot Frixion delakoa), eta orrialde guztiak betetakoan, zapibat eta ur tanta batzuk erabilita garbitu daiteke. Sikatu ondoren prest dago berriz erabiltzeko.
- RocketBook aplikazioarekin eskaneatu eta edukia erraz digitalizatzeko pentsatuta daude. Orriek QR eta bestelako marka berezi batzuk dituzte ertzetan. Marka horiei esker, RocketBook aplikazioa erabiliz oso erraza da koadernoan idatzi duzuna eskaneatu, testu bilakatzen saiatu eta online zerbitzu ezagunenetara igotzea. Testua ezagutzeko OCR zerbitzuak ingelesa baino ez du ulertzen ofizialki, eta beraz, nik bezala euskaraz idazten baduzu, eta kaligrafia kaskar samarra baduzu, era guztietako sorpresak aurki ditzakezu!
Bota begiradatxo bat bideoari, ea interesgarri suertatzen zaizuen. Edozein galdera, iradokizun eta abar, ongi etorria, noski!!!
#digitalizazioa #ocr #probak #rocketbook #trepetak #unpoltsing
-
Helduei zuzendutako eta konpetentzia digitalak lantzeko 5 tailer prestatu ditugu Don Bosco Lanbide heziketako ikastetxea eta Talaios Kooperatibaren artean.
Tailerrak euskaraz (16:30-18:00) eta gaztelaniaz (18:00-19:30) egingo ditugu, arratsaldez, bakoitza txanda desberdinetan.
Don Boscon bertan izango dira tailerrak, baina Adimen Artifizialeko saioa Merkatuzarren.
[Karteletan informazio osoa]
#TeknologiaDenontzat #ESE #digitalizazioa #Orereta #Errenteria -
Funtsean:
1️⃣ Helburua ezin da #digitalizazioa bera izan; helburu pedagogiko, printzipio eta balioen zerbitzura jarri beharra dago
2️⃣ Trebatzetik haratago, ikas-komunitatearen #ahalduntzedigitala bermatu behar litzateke
3️⃣ Legeak ezaugarritu behar du nolako digitalizazioa nahi dugun: bitarteko teknologiko #auditagarri, #berrerabilgarri, #libre eta #gardenak erabiltzen dituenaℹ️ https://hezkuntza.librezale.eus/2023/06/14/hezkuntza-legea-zuzenketa-proposamenak-agerraldia/
-
Joan den asteburuan @ueu_orokorrako ikasleekin mahai-inguruan parte hartu nuen, Juan Ezeiza, @alexgabi eta @aldakurrekin batera: #softwarelibrea eta #digitalizazioa #hezkuntzan, erronkak, irakasleok ikasleekiko dugun ardura ⤵️