home.social

#desinformazioa — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #desinformazioa, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Duela aste batzuk Eusko Legebiltzarreko Kalitate demokratikoa hobetzeko ponentzian izan nintzen, gaiari komunikazioaren ikuspegitik begiratzeko eskaerari erantzunez: esfera publikoaren desintegrazioaz, plataforma digitalen jabetzaz, #desinformazioa​z hitz egin nuen (eta #AdimenArtifizialaz ere bai, nola ez). Blogean jasota utzi nahi izan dut agerraldirako prestatutako testua 👇

    miren.bz/blog/2026-04-kalitate

  2. Gertatu behar zen eta gertatu da. Alemaniako ZDF telebista publikoko Heute Jornal albistegiak AAz sortutako bideo hiper hunkigarriekin ilustratu du AEBetako ICEren esku hartzeen inguruko albiste bat. Bideo faltsuekin, alegia. Albistegietako buruak 'akats teknikoa' izan dela azaldu du.

    Beranduegi ez ote den izurrite hau gelditzeko 🤦🏻‍♂️

    social.heise.de/@heiseonlineen

    #AA #kAAzetaritza #kakaztea #desinformazioa #gezurrak

  3. Agur Telegrameko kanalari

    Pavel Durov Telegramen jabeak politikoki eragiteko arma gisa erabiltzen du berez komunikazio tresna beharko lukeena. Bertako presentzia murrizten joateko garaia da.

    teknopata.eus/2026/02/agur-tel

  4. Bada, 6 hilabete ere ez dira pasatu, eta Applek berriz jarri du martxan sistema iOS 26ren betan, ERROREAK KONPONDU GABE.

    Hori bai, abisu gorri distirantea jarri du badaezpada: "Eh, funtzio honek albiste faltsuak eman ditzake. Ez fidatu eta egiaztatu iturriak zure kabuz".

    BAINA ORDUAN ZERGATIK SARTZEN DIDAZU FUNTZIONALITATE HORI, EZ BADU EZERTARAKO BALIO?

    #apple #ios #desinformazioa

  5. Diario de Noticias de Álava ko Enpresa Batzordeak eta langileek salatu dute edizio digitalean AAz sortutako edukien argitalpen masiboa, AAren kalteei aurre egiteko diru-laguntza publikoa jaso ostean.

    #adimenartifiziala #hedabideak #desinformazioa #dirulaguntzak #noticiasdealava

  6. Urtarrilean, #AppleIntelligence zerbitzuak #BBC ren webeko hainbat albiste nahastu eta, laburpen gisa, 'Rafa Nadal tenislari brasildarra armairutik atera berri da' jakinarazpena bidali zuen hainbat iPhonetara, BBCren sinadurarekin.

    Gerora, BBCk #ikerketa egin du hilabetez. Ondorioak argiak dira: #AA nagusien albisteei buruzko mezuen %51k akats nabarmenak dituzte, interpretazio okerrak eta aipu zein datu faltsuak tartean.

    teknopata.eus/2025/02/adimen-a

    #desinformazioa #adimenartifiziala #kazetaritza

  7. ‘Adimen artifizial’ ezagunenen aktualitateari buruzko erantzunen erdiak baino gehiagok akats nabarmenak dituzte, BBCren ikerketa baten arabera.

    BBCk arazo serioak izan ditu honezkero AAren laburpen automatikoek hari egotzitako titularrekin. Orain, ikerketa batean frogatu du AAren albisteen inguruko erantzunen erditik gora okerrak direla.

    teknopata.eus/2025/02/adimen-a

  8. 32 milioi txio aztertu dituzte 26 estatutan.

    Ondorioa: #desinformazioa sare sozialetan ez da berez hedatzen, (ultra) eskuineko populismoaren bultzadaz, gaur egungo marko politiko-sozial-kulturala ezbaian jartzeko asmo argiaz.
    Ezkerreko populismoak ez du estrategia bera jarraitzen.

    journals.sagepub.com/doi/10.11

  9. Gaztelera, munduko hizkuntzarik zatarrena? Hau da zientziak dioena.

    Gaztelera ote da munduko hizkuntzarik itsusiena? Galdera erabat zentzugabea da, baina eh, ChatGPTk denetarako erantzunak ditu!

    https://teknopata.eus/2024/07/gaztelera-munduko-hizkuntzarik-zatarrena-hau-da-zientziak-dioena/

    #adimenArtifiziala #chatgpt #desinformazioa #gaztelera #hizkuntzak #Komunikazioa