home.social

#datuezdeusa — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #datuezdeusa, aggregated by home.social.

fetched live
  1. 2️⃣1️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Argentinako futbol talde bateko zale batek ez du bere taldeak etxean jokatu duen partidarik galdu 1993tik. Sebastian izeneko Colon F.C. taldearen zaleak partida guztiak ikusi dituela adierazi zuen behin Argentinako Sol Play 91.5 irratian. Bere Colonekiko zaletasuna hain zen handia ze neskalagun bat galtzera ere iritsi zen.

    #kakadatua #DatuEzdeusa

  2. 2️⃣0️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Bazenekien borragomak ez duela benetan ezabatzen. Arkatzekin idaztean grafito zatitxoak papereko zuntz mikroskopikoetan sartzen dira. Borragoma bigyina eta itsaskorra da eta egiten duena grafito zatiak hartzea da. Horregatik belzten dira.

    #kakadatua #DatuEzdeusa

  3. 1️⃣8️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Jirafek gizakiek baino aukera gehiago dituzte tximiata batek harrapatzeko.

    Egia da 1996 eta 2010 artean bost tximista hilgarri bakarrik dokumentatu direla. Baina garai horretan 140.000 jirafa zeuden eta honek 0,003 TEJ (tximistekin elektrokutatutako jirafa) zeudela erran nahi du 1000 jirafako.

    Jirafa batek gizaki batek baino 30 aldiz aukera gehiago ditu tximiata batek harrapatzeko.

    #DatuEzdeusa

  4. 1️⃣7️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Badakizu zein den urte batean pelikula gehien ikustearen errekorra? 777.

    2023an gizon batek errekorra hautsi zuen eta harrigarriena da film guztiak zineman ikusi zituela.

    Beti epaile batekin joaten zen ez zela lo gelditzen ziurtatzeko. Bere pelikula ikusiena 'Katu botaduna' izan zen, 49 aldiz ikusi zuen.

    #DatuEzdeusa #kakadatua

  5. 1️⃣4️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Baina gaur bai zerbaitetarako balio du.

    Marie-Louise Eta. Hori da gizonen lehen mailako talde bateko historiako lehenbiziko emakume entrenatzailearen izena. Apirilaren 12n izendatu zuten FC Union Berlineko (Alemania) entrenatzaile.Lehenago 19 urte azpiko taldeak entrenatu zituen.

    #DatuEzdeusa #futbola

  6. 1️⃣3️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Haur jaioberriek helduek baino 100 hezur inguru gehiago dituzte. Jaioberriek 270 eta 300 hezur artean izaten dituzte. Hobe erditzeko eta malgutasun gehiago izateko dituzte hainbat hezur. Gero hezurrak elkartzen joaten dira.
    #DatuEzdeusa #kakadatua

  7. 1️⃣2️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Igarabek elkarrekin egiten dute lo. Eskuetatik heltzen diote elkarri. Horrela flotatzean ez dira bananduko.

    Horrez gain harriak erabiltzeko gai dira muskuiluak irekitzeko.

    #DatuEzdeusa #kakadatua

  8. 1️⃣1️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Saskibaloiko lehen urteetan pertsona bat eskailerekin igotzen zen saskitik pilotak hartzera saskiratze bakoitza eta gero. 20 urte geroago saskiei zulo bat egin zieten baloia errazago hartzeko. 20 urte!!!
    #DatuEzdeusa #kakadatua

  9. 1️⃣0️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Jurassic Park-eko Tiranosaurus Rexaren orroa elefante, tigre eta kaimanen soinuen arteko nahasketa bat da.

    Star Wars-eko laserren soinua aldiz tentsioan dauden kableak kolpatzean sortzen da.
    #DatuEzdeusa

  10. 9️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    1982an Colgate ahoko higieneko enpresak janari merkatuan sartzea erabaki zuen. Horrenbestez lasagnak egiten hasi zen. Baina jendeak Colgate marka hortz pastarekin lotzen zuenez, ia ez zuen lasagnarik saldu.

    #DatuEzdeusa

  11. 8️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Koala arrek ugalketa sasoian emerik aurkitzen ez badute ez dute gehiago bilatzen, lotara joaten dira. Koala arrek soinuak egiten dituzte eta zuhaitzetan markak uzten dituzte emeek hor daudela jakiteko, baina ez badute erantzunik jasotzen, ez dute indar gehiagorik galtzen zuzenean lotara doaz.😴🐨
    #DatuEzdeusa

  12. 6️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Bihar #ehitzulia hasiko denez hona datu interesgarri bat.

    Itzuliaren lehen urteetan irabazleak maillot gorri bat zeraman. 1935etik aurrera urdina erabiltzen hasi ziren. Geroago horia erabili zuten. Eta 2000. urtean urdina erabili zuten berriz. Orain horiarekin dabiltza berriz.

    #DatuEzdeusa

  13. 2️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    8 urte, 6 hilabete eta 6 egun oihuka bazaude kafe bat berotzeko adina energia sonoro sortuko duzu.

    #DatuEzdeusa

  14. 1️⃣/5️⃣0️⃣ eguna egunero bizitzan ezertarako balio ez baina interesgarria den datu batekin.

    Wonbat izeneko animaliek kaka kubo formakoa egiten dute. Australiako animalia hauek oso heste onak dituztelako gertatzen da hau eta hondakineei ura kendu eta kubo forman trinkotzen dituztelako gertatzen da.

    #DatuEzdeusa