home.social

#burujabetza — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #burujabetza, aggregated by home.social.

  1. Bueno, ba NASa erosi-ez erosi erabaki bitartean, lortu dut telefonoko kontaktuak eta egutegia Googlerekin ez eta nire hostingarekin zuzenean sinkronizatzea. Garaipen txiki bat! 💪🏻

    #autodefentsa #burujabetza #degoogle /cc @davx5app

  2. RE: mastodon.social/@lamarea/11586

    ❤️ Gero eta proiektu gehiagok baloratzen dute modu positiboan sare antisozialetatik alde egin izana! Zaindu dezagun elkar.

    #SareSozialak #Facebook #Instagram #X #Fedibertsoa #Burujabetza

  3. Europako administrazio publikoak, software libreari begira

    Alemaniako eta Danimarkako erakunde publikoak Microsoft baztertzen ari dira datuen babesa indartu eta burujabetza digitala bermatzeko

    teknopata.eus/2025/06/europako

  4. Martxoko #aizu aldizkarian hau argitaratu didate...

    #GAFAM etik atera beharra.

    NATOren kasuan bezalaxe, AEBekiko mendekotasun teknologikoari ez diogu kasurik egin itxura erdifuntzionala izan duen bitartean. Baina orain, Trump eta haren gorte zoroa era guztietako barrabaskeriak bata bestearen atzetik egiten hasi direnean, puxika aurpegi pare-parean lehertu zaigu...

    aizu.eus/teknopataren-talaia/1

    #teknologia #burujabetza #menpekotasuna #google #amazon #facebook #apple #microsoft

  5. Udalbiltzak eta Oiartzun Burujabek elkarlanean egingo dituzten #BURUJABETZAK jardunaldien aurkezpena egin dugu gaur. Nola gustatzen zaizkigun saltsa hauek! 🤗

    Hiru eguneko egitaraua osatu dute. Gehiago jakin nahi? Informazio guztia eta izen-ematea burujabetzak.jardunaldiak.eus atarian topatuko duzue!!!

    #Oiartzun #OiartzunBurujabe #Burujabetza #jardunaldiak #herria