#bertsodon — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #bertsodon, aggregated by home.social.
-
@txerren @protoeuskaldun @Jokin_PA Erregistratuko dugu marka
ta gero ez etorri marmarka
#bertsodon -
Beste inor ari al da entzuten Zarauzko XVI. kopla txapelketa? Hiruputzu gaztetxeak eta herriko bertso eskolak antolatzen dute, eta Arraio irrati librea kalitate bikainean eskaintzen ari da zuzenean software eta formatu libreak erabiliz:
https://irratia.arraio.eus/irratia.ogg
#Bertsodon -
Gaur iritxi dia! Goikoa eramangarrira doa, beste biak?
-
Pina bere lekuan jarri berri dut, baina pegata non jarri pentsatu behar dut. 🤔 #Bertsodon
-
@erralin nire ustez #Bertsodon traola oso egokia da horrelakoak partekatzeko.
@joxe hasi zen erabiltzen, uste dut. #Mosstodon-ek bezala balio du, ezta?
-
Toxiko ez izateko
esperantzarekin
abiarazi genuen
azaroarekin.
Mastodon puntu eus
domeinuarekin
lagunak heldu ziren
luze egin barik.Sei urte joan dira
egun horretatik
Joxe zirikatzea
plazer da oriandik.
Ez nuen nik espero
entzungo nuenik
"zuk irabazi duzu"
gomets eta guzti.Ez naiz ni nekatuko
kuadrila honekin
ta eskerrik asko @joxe
aguantatzeagatik.
Berriz egin beharko
datorren urtean
horretarako diot:
ñi ñi ñi ñi ñi ñi. -
@goioarana @joxearanzabal bukaeran "Beharrik baditugun..." forma ez nuen ezagutzen, nekez ulertzen da.
Miresten dut Euzkitze eta bere semea tope ari da, beste lan batzuk egiten.
#Bertsolaritzan lehen moldeak emakume "gizonkoteek" puskatu omen zituzten (Arozena, Agirre, Lujanbio...) eta gero beste molde apurketa bat izan omen zen Alberdi minigonarekin igotzea taulara. Uste dut Kontrako eztarritik liburuan irakurri nuela.
Orain Peritz ari da bidea urratzen.
Eskerrik asko denei!
-
@Tolosa @joxe @teknopata @urtzai demagun irabazle biak @abaraska|ko kideak direla. #Bertsodon #ForWhateverReason
-
Baina zozketak badu
beste irabazle bat
nahiz ta ez duen merezi
zirikatzaileak.Bigarren oparia,
bi gometxa ederrak
etxean jasoko ditu,
ai, @desertorea k -
Mastodonek 6 urte
garrasi ta orru
sare federatuak
parekorik ez du.Urteurrena ospatzeko
zozketa egin dugu
ta lehen irabazlea
zein ta gure @porru !#bertsodon
https://teknopata.eus/2024/12/bertsodon-irabazleak/ -
Bertsodon: irabazleak!
Hona hemen #bertsodon zozketaren irabazleak…
-
Bertsodon zozketa: parte hartzaileak.
#bertsodon zozketako parte hartzaileen zerrenda
https://teknopata.eus/2024/12/bertsodon-zozketa-parte-hartzaileak/
-
🛡️ Gaiarekin lotuta, Donestech-ek "Autodefentsa digital feminista" tailerra eman zuen azaroaren 15ean, "Sareak berreskuratu eta berrasmatu" jardunaldian. Leire Perlines kazetariak Oarsoaldeko Hitzan jaso du bertan ikasitakoa
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/digitala-bada-ere-indarkeria-da/📰 Asteazkenean Mastodon.eus-en kontu ofiziala ireki duela iragarri zuen @berriak
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/berriak-kontuak-zabaldu-ditu-blueskyn-eta-mastodonen-eta-eutsi-egingo-dio-x-ko-kontuari/🐘 Mastodon.eus-en 6. urtemuga ospatzeko zozketa antolatu du @joxek. Ikusi #bertsodon traolan parte-hartzaileen bertsoak
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/zozketa-bertsodon/ -
Joe... @joxe eske nik ez dakit bertsotan!!! Beste alternatibarik ez didazu eskainiko? 😅. 3Dan diseinatutako pieza eder honek balio dizu? Ikusi ze kurba fin dituen eta rodamentua H7an ajustatuta. Software librean egina gainera. 🙂↕️
Bertsotan ez dakit nik inola
Baina Cadean banoa
Freecad da nire jostailutxoa
Denbora gehiago noa
Bertso ziztrin hau egiten edo
Piezaren diseñoa
Nire abilezia ez da hau
Asmatzea da bingoa -
Dios te salve ongi etorri
Gabon jainkuak diela
Mastodonera berriketara
ongi etorri zaitelaUrteurrena izandu dugu
azken astean albiste
toot hauek izan daitezela o(ra)in
eguneroko alpisteTxiolandia edo Xiterra
gaur arte zuen kabia
zeru urdina bazter dezagun
hauxe bihurtuz handiaKopla kantari atera naiz ta
San Andresen bezperetan
bertso hauekin zuek alaituz
Interneteko larretan -
Hasi idazten zer esan gabe
zertaz jardun zaila da ta
Galdera nuen buruan jiran
noiz den bukaera data
kontatu gabe deus zehatzikan
Atera pixkat zarata
nahi duzuena kantatu baina
Neretzako da pegata
#bertsodon -
Joxe Rojasek bidali digu
proposamen oso fina:
bertso eder bat bidaltzekoa,
egin beharko ahalegina.
Nahiz aspalditik ez dudan egin
sariak piztu dit grina
Gasteiz aldetik eskatzen dizut
niretzako nahi dut pina!#bertsodon
Fedilariak bakarrik ez, #fediBertsolariak 😂 -
Joxe Teknopatak #bertsodon zozketa deialdixa egin jok! Hamen baldintzak. https://teknopata.eus/2024/11/zozketa-bertsodon/ Dezima/payada bat idaztekotan najabilk, @juan ... 😅
-
Mastodoneko pina eta pegata txulo batzuk irabazi nahi? Egin bertso bat Mastodon.eus en 6. urteurrena ospatzeko eta parte hartu #bertsodon zozketan! ☺️
-
Mastodonera iaz
nintzen ni etorri
topatu nuen hemen
ideia ugari,
zalantzak kanporatu
segitu @joxe/ri
ongi etorria eman
askatasunari -
Bakar batzuk hasi dira honi
Atera nahian zukua
ChatGPTri eskatu yote
Egin diezaien puntua
Orduan piztu da txoko hontan
Mezutruke bat kartsua
Ta ni pozte naiz twitterren gisan
Sortzeaz gure zirkua -
Neroni nitzan hasiera baten
Lortuko zuna saria
Poz-pozik beraz denbora pasaz
Alaitu dit gosaria
Orain ordea gauko aldean
Hazi da bertso emaria
Hortaz beste bat idatziko det
Ba al naiz bertsolaria?Ttak, earra
-
@joxe
Gune honek sei urte
Sarean igaro
Eduki finez bete
Atsegin, oparoFedibertsoa ozen
Ahal dadin entzun
Komunitate hori
Zabaldu dezagun -
Joxeren mugikorra
zozketaren sari
izan beharko luke
gomets eta guzti
urteurrena dela
irakurri duzu
ozen egigun orro:
ZORIONAK @admin!!!#Bertsodon 🤷♂️
-
🎶
Elonek egin eban
lastozko sarixe
bertatik pasateko
bera ta Trumpixe
pasatu ziran biak,
jausi zan sarixe
Elonek hartu eban
kristoren ostixe
🎶