#basatiak — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #basatiak, aggregated by home.social.
-
María Reimondezek, #Basatiak liburuan (Lisipe) beste ertz bat aipatzen du, nire ustez oso arriskutsua:
"...medikuntzak utzitako hutsune horietan niri pertsonalki problematikoak iruditzen zaizkidan beste itzal batzuk ere agertzen ari dira. Gorputzaren nolabaiteko esoterismoan oinarritutako “hilekoaren kulturarekiko” obsesioaz ari naiz, zeina, gainera, gorputz menstruatzailearen ezagutza aldarrikatzeko aitzakian, emakume izatearen ideia transfobo eta biologizista batzuetara itzultzen baita..." -
‼️🎬 #Basatiak filma estreinatuko dute EHko zinemetan gaur, #EuskoJaurlaritza|ren ikus-entzunezko politika mainguen azkena. Estreinaldi handiak, gaztetxo guztiak erakarriko dituztenak, gazteleraz soilik estreinatuko diren bitartean. Mobilizatuko al gara zinemetan ere gure hizkuntza eskubideen alde? #ZinemakEuskaraz #PantailakEuskaraz