#aurkezpena — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #aurkezpena, aggregated by home.social.
-
Os invito a estar pendientes del hashtag #fediversoVG para dar la bienvenida a las personas que están llegando al fediverso durante el taller que estamos haciendo en la Escuela para el Empoderamiento Feminista de #Vitoria - #Gasteiz. #presentación #aurkezpena 💜
-
#aurkezpena #presentacion #fediversoVG
Hola: estamos en un curso de fediverso desde la Casa de las Mujeres- Emakumeen etxea (Palacio Etxanobe) en Vitoria -Gasteiz.
-
Kaixo denoi!
#Aurkezpena egitea derrigorrezkoa da. Beraz...
Ez naiz Fedibertsoan berria, baina bai euskarazkoan. Egia esan, nahiz eta bizitza luzea izan sare sozialetan, oso gutxi aritu naiz euskaraz bertan. Zaila izan zait beti harremanak egitea, eta nire lagun euskaldunak ez dira infernuko leku hauetan sartzen.
Beraz, harreman berriak egiten saiatu behar! Kanarietako erbestean bizi naiz (#LaPalma bisitatzera bazatozte, abisatu!), Bilbora nonoiz bueltatzeko asmoz.
Egongo gara ba!!
-
Jende berria dabil Mastodonen?
Agian oporrek aukera ematen dute, ohiturak aldatzeko indarra edo.
-
Jaietan ere, indarkeria MATXISTAREN AURKA antolatu!
Bilbo Zaharreko Plaza, uztaila 23(a), asteazkena (19:00 CEST)
https://www.lubakiagenda.net/event/jaietan-ere-indarkeria-matxistaren-aurka-antolatu-2
-
SuminTrans Aurkezpena
Karmela, apirila 5(a), larunbata (18:30 CEST) -
SuminTrans Aurkezpena
Karmela, apirila 5(a), larunbata (18:30 CEST) -
SuminTrans Aurkezpena
Karmela, apirila 5(a), larunbata (18:30 CEST) -
SuminTrans Aurkezpena
Karmela, apirila 5(a), larunbata (18:30 CEST) -
SuminTrans Aurkezpena
Karmela, apirila 5(a), larunbata (18:30 CEST) -
Éste es nuestro primer post y lo utilizamos para agradecer a vamonosjuntas que nos hayan animado a cambiar de red. #presentacion #juntas #fiare #bancaetica
Hau da gure lehen post-a eta erabilitzen dugu Goazenlagunok sarez aldatzera animatu gaituztelako eskertzeko. #aurkezpena #goazenlagunok #bankaetika
-
@porru @Saioiras Dirudiena baino jende gehiago dabil! Baina zeuk bilatu behar duzu 🤷🏻♂️
Gogoratu traolak jarraitu ditzakezula! Harpidetu #txirrindularitza #bizikleta #txangoak eta bururatzen zaizkizun holakoetara, eta errazago topatuko duzu jendea.
Eta txarra ez #aurkezpena mezu bat idatziz gero ere. Horrek erraztuko du besteek zu topatzen.
Ongi etorri eta mila esker alde argira pasatzeagatik! 🫂
-
@Getarialiburutegia ederra #Aurkezpena!!
Liburutegi eredugarria, nik dakidala lehenengoa Mastodonen.
-
Kaixo! Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik.
-
#AURKEZPENA
Kaixo! Drogetenitturri gara, Ermuko eta Mallabiko komunikabidea.
#Mallabia #Ermua -
👋 Egun on!
Arratia, Ubide eta Zeberioko tokiko informazinoa hurbiletik jarraituten dogun herri aldizkaria gara... gaurtik aurrera MASTODONen be!
#aurkezpena #begitu #tokikom #azkenordukoa #albistea #bideoa #arratia #zeberio #ubide
-
Kaixo! ANBOTO gara, Durangaldeko euskara hutsezko komunikabidea. #aurkezpena #durangaldea
-
Kaixo! Aiaraldea Komunikabidea gara, Aiaraldea eskualdeko (#Laudio #Amurrio #Urduña #Okondo #Aiara #Orozko #Artziniega #arrankudiagazollo eta #arakaldo) tokiko euskara hutsezko komunikabidea #aurkezpena
-
Kaixo!
Hemen gara gu ere, aikor Txorierriko aldizkaria.
#aurkezpena #txorierri #larrabetzu #lezama #zamudio #derio #sondika #loiu #erandiogoikoa -
Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eta Lapurdi hegoaldeko komunikabidea. :mastodon:
https://erran.eus/ atarian ere aurkituko gaituzue.
#aurkezpena
#bortziriak #malerreka #baztan #xareta #leitzaldea #bertizarana #urumealdea -
#softwarelibre zalea naiz, @librezaleko ta @abaraskako kide, ta baita @bazkizopakoa ere
@anartisten ibili nitzan, bñ utzi nun
@liberaformseko garatzaile aktiboetako bat naiz, itzulpenen, internazionalizazioan eta euskal komunitatean arduradunIkuste dezutenez, herriko hizkeran idazte det: hortaz ingoet #GRALa
Alemanian eta Gran Canarian denbora dexente pasa det. Bestela, #Gasteizen bizi naiz gehienetan
-
Nere #aurkezpena, eguneratua:
Andoni naiz, segun nun Porru, 24 urteko hernaniarra. Nerabezaroan ideologietan eta epaiean oinarritu nun ne identitatea ta beraz nahiko markatuta izan ditut #beganismoa ( #antiespezismoa berez) eta #anarkismoa. Gaur egun ideia berberekin jarraitzet bñ malguago, bizitza errexagoa ta pozgarrigoa da ta hola.
Ikasketez eta, #filosofia ikastekoa nitzan bñ eneonez ziur, #soinu #teknikari sartu nitzan ta geo #itzulpengintzan, aurten bukatukoet.
-
Kaixo!
Aurkezpen bat egin behar da, eta nik oraindik pues ez dut egin. June naiz, zuzenbidea ikasi nuen eta bdste bizi batean abokatua izan nintzen. Orain Ekonomia Solidarioan egiten dut lan, @REASna hain zuzen ere.
Euskaldun berria naiz, #aek|ko beteranoa, beti akatsetan, baino beti prest.
Antzerkia egitea asko gustatzen zait, eta kitarra jotzen dut #LasTipex eta #HitzTantak taldeetan.
Nahiko momentuz bestela curriculuma emango du! #Aurkezpena #goazenlagunok
-
Kaixo,
Xabi nauzue eta #irratizaletasunari, #bizikleta eta garraio jasangarriari eta #SelfHostingari buruz aritzen naiz orokorrean, baina gehienbat argazkiak partekatzen ditut.
Igeri egitea eta txokolate beroa ditut gustoko.
Interesatzen zaizkidan beste gai batzuk natura, kontsumo-elektronika eta pribatutasuna dira.