home.social

#aranzadi — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #aranzadi, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Administrazioak aukerak ezarri behar ditu inork kalean lo egin beharrik izan ez dezan

    🔗 labur.eus/zilcbust

    #Aranzadi #utzarazpena

  2. Aurten ere #Aranzadi​ko arkeologoekin boluntario bezala lanean #Andatza​ko Estazio Megalitikoko trikuharri batean
    #Arkeologia

  3. 2022-2023 urteetan #Andatza​ko Gerra Zibileko lubakiak induskatu dituzte Usurbil 1936 taldeak eta #Aranzadi​k

    Gaur bisita gidatu antzeztua egin dute. Ikusgarria izan da!

  4. #ETBko aurtengo #Teknopolis saioko lehen kapituluan, Irulegiko aztarnategian aurkitutako brontzezko xafla edo eskuari buruz aritu dira. #Elhuyar​rekoek #Aranzadi​ren laguntza izan dute aurkikuntzaren berri emateko. Saioa hemen ikusgai dago:
    teknopolis.elhuyar.eus/eu/erre

    Oharra: bi iragarki + 28 minutu irauten ditu bideoak.

  5. ETBko #Eguraldia​n agertu naiz "#Aranzadi​ko langile" bezala. Egia esateko: boluntarioa naiz eta azken eguneko lanetan bakarrik parte hartu dut 🤣

    Garrantzitsuagoa dena, #Jaizkibel V mairubaratzea oso polita geratu da!
    #Arkeologia #Harrespilak

    📷 Virginia Garcia, Aranzadiko Astronomia saila

  6. Beste urte batez, #Aranzadi​ren #Andatza mendiko indusketa kanpainan laguntzen aritu naiz uda honetan. Hemen duzue Andatza II trikuharrian egindako lana laburbiltzen duen bideoa. #Usurbil

    🎥 Manu Zeberio

  7. Amaitzeko, bost urte dira #Aranzadi​ko arkeologoei #Andatza​ko Brontze aroko eta Erromatar garaiko indusketetan boluntario bezala laguntzen diedala. Teoria pixkat ikasteko garaia heldu da. Hurrengo uda baino lehen Arkeologiako eskuliburua irakurtzeko asmoa daukat.

    #Andatza​n garai berriagoetako arrastoak ere badira, tartean hainbat mendez errotarriak ekoizteko erabilitako harrobienak. Javi Castro aritu da ikertzen. Gustura ikusiko nuke #Gorbeia​koei buruzkoa bezalako liburu bat.
    #Arkeologia

  8. Arratsaldean #Aranzadi​ko Izaro Quevedo, Manu Zeberio eta azken urteetan #Andatza​ko indusketetan boluntario bezala aritu garen hainbat lagun berriketan aritu gara #Usurbil​en.

    Beste gai askoren artean aztarna arkeologikoak dauden eremuak babestearen beharra atera da.

    Adibide bezala azken aldian polemika handia eragin duen #XabiAlonso​ren #Igeldo​ko etxe puska jarri dute: aztarna arkeologikoak aurkitzeko oso interesgarria den leku batean dago.

  9. Nik ere #sorioneku :sorioneku: emojia erabiltzeko gogoa nuen ba 😄

    Eguna alaitu didan albistea dudarik gabe. Ea berri pozgarri gehiago dakarzkigun #aranzadi|k, ilusio eta bat izate falta handia sumatzen da bazterretan eta

  10. #Andatza III zista eta Andatza II trikuharria elkarren ondoan daude. Bi egitura hauen arteko lotura ikertzen aritu gara #Aranzadi​ko Izaro Saavedra-Sempere arkeologoaren zuzendaritzapean. Bideo ikusgarri hau grabatu dute 😍
    #Usurbil #Arkeologia

  11. #Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak lilipa edo nartzisoen Euskal Herriko banaketa mapa osatu nahi du. Lilipak mehatxatutako espezie bat dira.

    Deialdia Twitterri begira egin dute, baina beharbada #fedibertsoa​n ere lagundu dezakegu. Egin beharrekoa:

    🌻 Lilipa bat ikustean 2 argazki atera: landarea osotasunean eta bestea lorea gertutik

    📌 Lekuaren koordenatu geografikoak gorde

    :fedibertsoa: Fedibertsoan argazkiak eta kokapena partekatu #lilipa traola erabili

    aranzadi.eus/botanica/nuevo-re

  12. Arratsaldean #Aranzadi Zientzia Elkartearen #LurrarenBidean dokumentalaren zatitxo bat ikusi dut ETB1en kasualitatez. Euskal Herriko geologiari buruzkoa da eta interesgarria iruditu zait.

    Orain ikusteko asmoa daukat. Nahi duenak hemen dauka Nahieran:
    eitb.tv/eu/bideoa/lurraren-bid

  13. @txikillana @desertorea
    #Aranzadi​k indusketa asko antolatzen ditu urtero udan: historiaurrea, erromatar garaia, erdi aroa, gerra zibila... Hemen aurtengoak:
    aranzadi.eus/wp-content/upload

    Arduradunen eta indusketaren arabera eskakizunak desberdinak izan daitezke. Interesa izanez gero onena arduradunari idaztea eta galdetzea.

    #Andatza​ko indusketetan Manu Zeberio eta Izaro Quevedo arkeologoekin eta boluntarioekin oso ondo. Jende jatorra dira eta gauza asko ikasi ditut.

  14. @txikillana @desertorea Nik 4 urte daramatzat #Aranzadi​k #Andatza​n egiten diren indusketetara joaten eta oso gustura. Urtero publikoki egiten dute deialdia herriko aldizkarian eta nahi duenak izena eman dezake doan. Lehentasuna inguruko herrietakoek izaten dute, ezagutza eskualdean gelditu dadin. Aurten adibidez 23 eta 69 urte arteko pertsonak ari gara. Ez da aurrez ezagutzarik eduki behar. Aranzadiko arkeologoek azalpenak eta laguntza ematen dute. Lan pixkat egin eta mendian bazkaltzen dugu.

  15. ⛏️ Gaur #Andatza III monumentuaren indusketa arkeologikoarekin hasi gara!

    📽️ Bideoa #Aranzadi Zientzia Elkarteko Manu Zeberio arkeologoak hartu du drone batekin.