home.social

#andatza — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #andatza, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @garaolaza Pozten nau gustatu izanak. Ni #Andatza​ren magalean bizi naiz. Askok arrazoi historikoengatik pinu landaketekin lotzen dute, baina badira paraje politak ere. Lursailen parte handiena Aldundiarena da. Trikuharri mordoa dago, baita #Orreaga​ko mugarriak ere, eta errotarri-harrobiei dagokienez EHko leku aipagarrienetako bat da. Borondate politikoa egonez gero, bertako basoa sustatuz, #Pagoeta​ko Parke Naturala luzatzeko aukerak ikusten ditut. Donostiatik gertu dago... #errotarriak

  2. #Kukua kantari #Andatza​n. Aurten orain arte beste leku batzuetan entzuna nuen, baina ez etxe inguruan

  3. @construktsia @mikelgs @sanz_azkue #Andatza mendian ibili izan naiz errotarri bila, bai. Javi Castrori bidaltzen nizkion kokapenak. Hemen nik aurkitutako bat:
    mastodon.eus/@aldatsa/10826660

  4. @sanz_azkue @txapisotegi #Andatza​ren magalean bizi eta bertan dexente ibilitakoa naiz. Errotarriren bat aurkitu eta Javi Castrori jakinarazi izan diot. Lan handia egin zuten berak, Yoseba Alonsok eta Asier Agirresarobek mendiaren historia dokumentatzen

    "#Usurbil​go mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak" txostenean behin baino gehiagotan aipatzen da #Arama​ko Ibares errota

    173. orriko argazkian agertzen dena Txapisen argazkiko erdikoa dela esango nuke
    usurbil.eus/documents/83434/0/
    #Errotarriak

  5. Aurten ere #Aranzadi​ko arkeologoekin boluntario bezala lanean #Andatza​ko Estazio Megalitikoko trikuharri batean
    #Arkeologia

  6. 2022-2023 urteetan #Andatza​ko Gerra Zibileko lubakiak induskatu dituzte Usurbil 1936 taldeak eta #Aranzadi​k

    Gaur bisita gidatu antzeztua egin dute. Ikusgarria izan da!

  7. Beste urte batez, #Aranzadi​ren #Andatza mendiko indusketa kanpainan laguntzen aritu naiz uda honetan. Hemen duzue Andatza II trikuharrian egindako lana laburbiltzen duen bideoa. #Usurbil

    🎥 Manu Zeberio

  8. Badira urte batzuk Aranzadiko Izaro Quevedo eta Manu Zeberio arkeologoak #Andatza mendian egiten ari diren indusketa kanpainan boluntario bezala parte hartzen dudala. Teoria pixkat irakurtzeko garaia dela uste dut.

    (comment on "Arkeologiako eskuliburua")

  9. Gaur, maiatzeko lehen igandea, #AndatzaEguna da. #Andatza​ra igo, salda edan, pintxo pare bat eta sagardo pixkat.

    Ametzak hosto-berritzen ari dira eta anbulu zuri edo Asphodelus albus-ak loretan daude. #TutBatBasoan eta @asphodelus​ekin gogoratu naiz.

  10. Amaitzeko, bost urte dira #Aranzadi​ko arkeologoei #Andatza​ko Brontze aroko eta Erromatar garaiko indusketetan boluntario bezala laguntzen diedala. Teoria pixkat ikasteko garaia heldu da. Hurrengo uda baino lehen Arkeologiako eskuliburua irakurtzeko asmoa daukat.

    #Andatza​n garai berriagoetako arrastoak ere badira, tartean hainbat mendez errotarriak ekoizteko erabilitako harrobienak. Javi Castro aritu da ikertzen. Gustura ikusiko nuke #Gorbeia​koei buruzkoa bezalako liburu bat.
    #Arkeologia

  11. Arratsaldean #Aranzadi​ko Izaro Quevedo, Manu Zeberio eta azken urteetan #Andatza​ko indusketetan boluntario bezala aritu garen hainbat lagun berriketan aritu gara #Usurbil​en.

    Beste gai askoren artean aztarna arkeologikoak dauden eremuak babestearen beharra atera da.

    Adibide bezala azken aldian polemika handia eragin duen #XabiAlonso​ren #Igeldo​ko etxe puska jarri dute: aztarna arkeologikoak aurkitzeko oso interesgarria den leku batean dago.

  12. #GaurkoEgunez, duela 25 urte, 1997ko uztailaren 1ean, zerua goitik behera erori zen nire auzoan, #Txokoalde​n.

    Goizeko 9etatik 10etara I-ZU-GA-RRIZ-KO jasa bota zuen. #Andatza​tik behera datorren Erroizpe erreka koxkorrak Oria ibaiak adina ur zeraman egun hartan eta zubia bat, errepidea... aurretik eraman zituen.

    Lehen argazkian Erroizpe erreka iaz, ur asko, normalean baino askoz gehiago, zekarren egun batean. Bigarrenen argazkia 97koa da. #Usurbil
    noaua.eus/usurbil/165407912809