home.social

#aginaga — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #aginaga, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @xabierazkue "#Aginaga Errioko jarduerak eta bertako hiztegia" liburuan ere badator trapaila hitza.

  2. @gontxatorre @txikillana @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs
    Aurrekoan Gontxak jarritako estekan luzeraren arabera bereizten dituzte:
    * Txanela: 5-6 metro luze
    * Ala: 8-9 m
    * Gallupa: 10-12 m gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako

    'Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia' liburuan ere antzeko sailkapena:
    * Txanela: arraunerako urontzirik txikiena. Saikolatik gora ez omen daude (#Orio eta #Aginaga​ren arteko muga, Salmasteitik gertu).
    * Ala: gabarra txikia.
    * Gabarra: Ala handia.
    #Oria

  3. @txikillana @gontxatorre @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs Hemen “Aginaga, Errioko jarduerak eta bertako hiztegia” liburuko zati batzuk. PDFa online zegoen, baina ez dut aurkitzen. XX. mendean #Aginaga eta #Txokoalde inguruan oso ohikoa zen ala bat izatea. Gaur egun ere badira alune edo alatokiak eta alak ere bai. Egituraz garai batekoen antzekoak direla esango nuke, baina motorrarekin. Ni lagun batenean ibilia nago. Argazki batzuk ateratzen saiatuko naiz.

  4. @bekereke @txikillana
    Dorrearen ondoko kalea Etxebeste da.

    2004an Jakoba Errekondok kale horri "Ameriketako indiarren kalea", "Kolonizazioaren lotsaren kalea", "Indiarren oroimenaren kalea"... deitzea proposatu zuen, baina Etxebeste izaten jarraitzen du.

    #Aginaga​ko eliza (hori ere Etxebesteren diruarekin eraikia) eta #Usurbil​go elizaren dorre inguruan Ameriketako, Filipinetako eta Indonesiako indiarrei omenaldia egitea ere proposatu zuen. Nik dakidala ez da egin.
    noaua.tok-md.com/pdf/noaua_183