home.social

#zalantzak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #zalantzak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @urtzai @xezpeleta @XabierSoto @Ionliz @luistxo @bertol tresna asko baina nik galdera bakarra: hileroko fakturak zer? hainbeste konpentsatzen du VPD bat, bestea, hangoa eta gainera Claude edo Copilot edo Gemini edo ChatGPT harpidetza izateak? #zalantzak

  2. Galderatxo bat: berez-berez, lanpostu eta karguak nola idatzi behar dira? Letra larriz? Xehez?

    Diseinu Arduraduna?
    diseinu arduraduna?

    Txarto ulertu ez badut, bigarrenaren alde egiten du Euskaltzaindiak, baina ez dakit ondo nabilen...

    #zalantzak #ortografia

  3. Mendibueltatik itzuli eta herriko plaza bi tabernarik, 'basque event' enpresa txiki batek eta denda espezializatu batek antolatutako flamenko jaialdiak hartuta. Megafonian sevillanak a todo trapo, eta esatari bat erdara hutsean. Terrazetan jendea flamenko jantziekin.

    #Euskaraldia ren asteburuan.

    #zalantzak #kontraesanak #euskizofrenia

  4. Aber, galdera bat euskara etxetik jaso duzuenontzat. Nola esaten diozue eguzkipean erre ondoren azala jausteari?

    Nire barruko #euskaldunberri ultraortodoxoak 'pelar(se) -> zuritu' dio, baina zerbaitek diost hori ez dela oso egokia/naturala 🤔🤔🤔

    #euskarajatorra #zalantzak