#puntu — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #puntu, aggregated by home.social.
-
Aspaldi #punturik egin gabe eta #rafiarekin proba egiteko gogoa neukan. Oso pozik lehen saiakeraren emaitzarekin! ✌️
PD. Bai, #kakorratza da, eta ez puntua.
-
-
Amonak duela 25 urte baino gehiago hasi (baina bukatu ez) zuen #puntuzko txaketa berreskuratu dugu. Orratzak, hari-matazak eta guzti eduki du gordeta. Neurriak ez omen ditu gogoratzen, baina modeloari zuzenean hartuko dizkiogu!
-
Aulkiei jartzeko #puntuz egindako galtzerdiak bukatu ditut opor hauetan, lagun batentzako (presarik gabe agindu nizkion, eta zorrotz hartu nuen: urtebete baino gehiago eman dit!). Etxerako ere baditugu eta esan behar dut, pegatzeko fieltroaren ondoan, in-ben-ta-zo bat dira.
-
-
2022an 22 liburu #irakurri nituen https://bookwyrm.social/user/miren/2022-in-the-books 2023rako helburua, marka berdintzea eta aldi berean denbora gehiago ematea #puntu egiten. Hasteko, hasita ditudanak bukatu 😅 eta hurrengo proiektua zerrendan eta materialak prest dagoeneko...