home.social

#luxua — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #luxua, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Esne-berriketan bertso-saio literarioak jarri dio brotxea egunari. Gozatu ederra hartu dugu Uxue Alberdiren hitzak, Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen bertsoak eta Iban Urizarren doinuak entzuten #luxua

  2. Hemen zerbait gertatuko dela dirudi...

    ...Biterin, 22:00etan, @Petti eta Etxeko Uzta, XX ta Bortz aurkeztuko dute! #luxua

  3. @Ainariss Zeinen ederra izan den aurtengo Hitzen lihoaren hasiera... Miren Amurizaren manifestuak intimotasun kolektiboan murgildu gaitu, eta gero, a ze gozatua Leire Vargas eta Jaime Nietoren Bizi sintetikoekin! #luxua #arraroa #intimitatea

  4. Arizkuneneako ganbarako zuraren pitzadurek eta sendotasunak bat egin dute Anariren ahotsarekin eta hitzekin. Aspaldian jo gabeko kantu bat ere oparitu digu: "Inon izatekotan" #luxua youtu.be/ZTzqkYwnLLQ?si=P_RSLm

  5. Hurrengo saioa zientzia eta arteari buruzkoa da. Horren barruan, @Petti eta bion #FrankensteinAgurgarria gutun musikatua aurkezteko aukera izango dut. Juxtu nire aurretik Alfredo Mirallesek (UC3M) dantzan oinarritutako bere proiektua aurkeztuko du. #luxua

  6. Txundituta eta zirraratuta "Nor naizen baneki" ikusi berritan. Abestu duten azken kantua, Lurdes Iriondoren "Hala ere", buruan nuela iritsi naiz etxera, eta, eman diguten koadernotxoa zabaltzean, beste #opari bat aurkitu dut: abestu dituzten kantu guztien bilduma, eta antzezlanarekin zerikusia duten beste batzuk.
    badok.eus/zerrenda/nor-naizen-
    Zoazte antzezlana ikustera! Ez zaizue damutuko
    #luxua

  7. Jarraian irakurri ditut Xuban Zubiriaren artikulua @argia n eta @anamalagon en zutabea @berria n. Zer da #luxua? (Niri, atzo Itxaro Bordak eta Joseba Irazokik Victoria Eugenia klubean eskaini zuten saioa luxu hutsa iruditu zitzaidan)
    argia.eus/albistea/hondartzan-
    berria.eus/iritzia/arkupean/gr