#efemerideak — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #efemerideak, aggregated by home.social.
-
· efemerideak ·
Gaurko egunez jaio zen Lillebonne-n (Frantzia), 1940an, Annie Ernaux, idazle frantsesa. Haren obra autobiografikoa da, eta beste hainbat sariren artean, 2022ko Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #idazleak #emariak #emariapp
-
🗓️ Gaurko egunez 2009an, Interneteko @argia Saria jaso zuen euskara eta software librea ardatz dituen @librezale taldeak
🎉 Julen Ruiz Aizpuru eta Piarres Beobide kideek jaso zuten saria Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean egindako ekitaldian.
📷 Dani Blanco / @argia :cc: :ccby: :ccsa:
👉 Teknologia burujabetzaren efemerideetan jaso dugu
https://hodeiaezdaexistitzen.eus/efemeridea/librezalek-argia-saria-jaso-zuen/ -
🇫🇮 #GaurkoEgunez 2023an, Helsinkiko udal-liburutegiek webguneetan Google Analytics erabiltzearen aurkako erabakia hartu zuen Finlandiako datuen babeserako erakundeak.
🗃️ Arrazoia: europarren datu pertsonalak AEBetara bidaltzea legez kanpokoa dela, adibidez, kasu honetan, herritarrek hartutako liburuen eta beste materialen informazioa.
👉 Teknologia burujabetzaren efemerideetan jaso dugu
https://hodeiaezdaexistitzen.eus/efemeridea/google-analytics-erabiltzearen-aurkako-lehen-erabakia-finlandian/